Descripción o resumen: Bostak aldera esnatzen naizela eta ibiltzera aterako naizela esan diet etxekoei. Ez halakorik egiteko. Gerrillak bahitzeko mokadu goxoa ni nonbait. Horixe behar dugu orain Ejertzitoari hozkia izateko hezi ginen, eta orain beste aldekoengatik paseatzea ere bi aldiz pentsatu behar. Esnatu eta atera naiz, herri-kaskotik gehiegi urrundu gabe. Ejertzitokoei susmo txarra sortuko nien eta bi aldiz katxeatu naute. ¿No será usted revolucionario? Ez daki soldaduak ez dela edozelako galdera. Hitza bera entzutea bitxi egin zait. Koaderno osoa beharko nuke gai horrekiko barne-bidaiaz neu apur bat aklaratzeko.»