Descripción o resumen: Euskal mitologian meteorologiarekin lotzen diren dibinitateek mendian daukate egoitza, haitzuloetan baina zerutik hurbil, atmosferan gertatzen baitira irudikatzen dituzten fenomenoak. Horrela, Anbotoko Anderaren tipoko goianderea, haren agerkera diren hegazti handiak (beleak, saiak), herensugea. Ortziegile desberdin horiek batasun bat osatzeko nola uztartzen diren azaltzen du artikuluak, baita erakusten ere lurpekoak (Amalur...) baino areago airekoak direla, goikoak. Konjurua ere mendietan egiten zieten maizetan, haiek eraginiko ekaitza, euria zein idortea kontrolatzeko asmoan; helburu bera zuten tontorretako hainbat ermitetan eta gurutzetan egiten ziren ospakizunek.