Descripción o resumen: Mamuak, Ana Urkiza Ibaibarriaga: Ez diot erantzun. Eta ez da izan erantzun faltagatik. Nekeagatik baizik. Itzalak eragindako akiduragatik. Zu bezain benetakoa naiz egin dit eraso mamuak. Nire irudimenak sortu zaitu erantzun diot, arrazoiak laguntzen didanean eraiki ohi dudan argudioa erabiliz. Hori horrela bada, hil nazazu oraintxe bertan eta libra zaitez nitaz bota dit, zer esaten duen ondotxo dakienaren lotsagabeziaz jantzita. Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.