Descripción o resumen: Pako Aristik Urari ostutako poemak poesia liburu berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik. Urari ostutako poemak izena du Pako Aristiren liburu berriak. Honela mintzo zaigu: Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra. Gogoetak barreiatuz, istorioak kontatuz, hemen eta orain bizitzearen intentsitatea dastatuz, bidaia samur bat eskaintzen digu Pako Aristik, anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte.