Descripción o resumen: Alferrik ez balitz, Karlos Linazasoro Izagirre: 995. Hasieran Hitza zen. Gero, apaizek mundua hiztegiz bete zuten. 996. Izuz akabatzen nago: ideia propio bat izan dut. 997. Hilobi batean: Hemen ere ez dago zuk maite zenuena. 998. Jainko sentitzen naizenean, gutxiengo konplexuak jotzen nau. 999. Jende gehiago dago hilda bizirik baino. Tendentzia hori aldatu behar da. 1000. Urte askoren ondoren konturatu naiz koadro kubista guztiei pieza bat falta zaiela