Descripción o resumen: Erroma, Errepublikaren azken egunak. Druso eta Portzia osaba Mario Dimitio senatariaren etxean bizi dira. Baina berri batek bizitza aldatzen die: Zesar hil da konjura baten ondorioz; konspirazioak huts egin du eta konjuratuen artean Mario Dimitio dago. Duintasuna galdu aurretik, nahiago du hil; bi ilobek lagunduko diote bere buruaz beste egiten, eta ihes egin beharko dute. Gainera, Drusok bere eskuetan agiri bat dauka eta badago hura eskuratzeko hiltzeko prest dagoenik. Hortik aurrera, bi anai-arrebek trebetasun eta adore guztia beharko dute koldarkeria, hilketa eta traizioz betetako giroan bizirik irauteko.