Descripción o resumen: Gaur eguzkiari idatz diezaioket loreak isuriko balira bezala nire eskuetatik freskotasunaren pisua baino ez dut sentitzen. Patxadaz zeharkatzen ditut zelaiak hegal eginez lainoak eta itsaso eta ibaien gainetik aireratzen naiz goiz berri honetan. Igaro da negurik luzeena joanak dira lainoak joana lurruna freskotasunaren pisua sentitu ez besterik. Sutea amatatu egin dut, garden dut azala. Libre naiz bideari ekiteko, ez diet beldur datozen ekaitzei: badakit gaurko eguzkia betirako dela.