Valorado con una puntuación de 4.02 de un máximo de 5
Fecha: 24/9/2018
Duración: 1 hora con 2 minutos (42.5 MB)
Fecha creación del audiolibro: 25/07/2018
Puedes escuchar el audiolibro en estos formatos: Apple Lossless - MP3 - MPEG4 - WAV - WMA - FLAC (compresión 7Z - LZMA - ZIP - RAR - CAB)
Incluye un resumen PDF de 9 páginas
Duración del resumen (audio): 6 minutos (4.5 MB)
Servidores habilitados: Google Drive - IsoHunt - Hotfile - MEGA - 4Shared - Microsoft OneDrive - JustBeamit
Encuadernación del libro físico: Tapa Blanda
Descripción o resumen: Gaur egun, mundu zabaleko eskualde guztietan aurki ditzakegu kontrolik gabe hedatutako eta autoz betetako hiri eremuak. Istripuek eta kutsadurarekin zerikusia duten gaixotasunek hainbat herritar hiltzen dituzte, eta zirkulazio atzerapenek giza produktibitatea murrizten dute, eta erregai kontsumoa handitu. Une honetan, estatubatuarrek munduko gasolina osoaren %43 kontsumitzen dute, metropoli zabalen inguruan ibiltzeko, neurri handi batean. Klima aldaketari eragiten dioten faktoreen artean, errepide bidezko zirkulazioa da une honetan azkarren hazten ari dena. Orain dela hamarkada batzuk, Kopenhagek (Danimarka), Portlandek (Oregon estatua) eta Curitibak (Brasil) erabaki zorrotzak hartu zituzten, oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emateko, eraikin berriak garraiobideen bitartez erraz iristeko moduko eremuetara eramateko, eta naturarentzako eta jendearentzako berdeguneak babesteko. Egun, hiri horietako ekonomiak aurrera doaz, eta bertako haurrak kale seguruagoetan barrena ibiltzen dira, aire garbiagoa arnastuz. Esperientzia horiek erakusten digutenez, beste hainbat tokitan ere irabazteko asko dago; horretarako, baina, gobernu agentzietan eragin beharra dago, garraioari eta lur erabilerari buruzko erabakiak lotzeko eta hedapena sustatzeko pizgarriak kentzeko politikak abian jar ditzaten. Worldwatch Institutuko lan honetan Molly Sheehan egileak aditzera ematen digunez, mundu zabaleko herritarrak eta tokiko agintariak prozesu politikoan eragiten ari dira, eremu publiko erakargarriak eta garraio aukera hobeak eskatzeko. Patricio Lanfranco Txileko Santiagoko kaleetako auto kopurua txikitzeko ahaleginetan ari da; hark dioenez, "zirkulazioa arazo handia genuela ohartu ginen. Baina arazoak testuinguru zabalagoa behar du: zer-nolako hiria nahi dugu? Zer nolako bizi kalitatea nahi dugu?". > Molly O'Meara Sheehan Worldwatch Institute-ko ikerlaria da, eta hiriek eta informazio teknologiak ingurumen arazoak konpontzeko betetzen duten zeregina aztertzen du. Institutuak urtero kaleratzen dituen State of the World eta Vital Signs liburuetan idazten du, bai eta World Watch bihilabetekarian ere. Molly-k ingurumen zientziei buruzko masterra egin du, Johns Hopkins University-n; eta biologian eta asiar ikasketetan lizentziaduna da, Williams College-tik. >